Kolitza. Balmaseda. Irailak 23.

kolitza

Irailaren 23an Kolitza mendira joango gara. Ordunte mendilerroan, Balmasedatik gora dagoen mendia da eta Enkarterria (Bizkaia), Mena Harana (Burgos) eta Ruesga (Kantabria) mugekin bat egiten du.

Kolitza (879 m) mendi oso ezaguna da, 5 deiadarretako mendi bat izateaz gain (Ganekogorta, Oitz, Sollube eta Gorbeiarekin batera), gerra zibileko historia gordetzen du lubakien artean. Bizkaiko menderik ezagunetakoa da.

Igoera Pandozales auzoan hasiko da eta handik gora hasiko gara igotzen. Bide guztia jarraibide oso zehatzekin agertzen da eta galtzeko inolako arriskurik ez dago, den-dena goranzko bidean. Tartean iturriak eta pinudiz betetako argazkiak ikusiko ditugu. Behin tontorrean San Roke ermita izango dugu eta aintzinako nebera bat, Aldundiko aterpetxearen ondoan. Tontorretik dauden paisaiak ezin ederragoak dira.

Egingo dugun bidea ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.  Beste bide borobil honetan bide luzeagoa izango duzue, irteera luzatu nahi izanez gero.

kolitza

 

 

Sondika mendian Kolitza

 

Terreros y Kolitza 100

 

Erlo mendia. Zestoa-Azpeitia. Apirilak 15.

 

Izarraitz

Erlo mendiak 1.026 metroko garaiera du eta Gipuzkoan dago, Izarraitz mendilerroko tontor nagusia da. Handik gertu ditugu mendilerroko beste bi gailur nagusiak: Xoxote (912 m) eta Kakueta (924 m)

Erlo mendia oso mendi altua ez bada ere, itsasertzetik hurbil egotean ikuspegi zabala eta luzea eskeintzen digu. Mendi hauetan marmoltu daiteke, Arantzazuko monastegia egiteko erabili zena. Jasoten duen ura Zestoara doa, bainuetxe ezagunera.

Egingo dugun ibilbidea: Zorrospeko lepotik (615 m), Madarixa auzotik bi kilometrotara (Azkoitia), Itziarrera doan errepidean. Ibilbidea basoan sartu ondoren beste lepo bateraino darama, Zamaleku izenekoa (818 m). Gero Xoxote (909 m) inguratzen du Azketako leporaino (874 m). Bertan elurzulo (Neberie), harrian egindako aska eta Potzuaundi ditugu. Hortik iparralderantz abiatu eta gandorretik jarraituz Azketako gainera (1.014 m) iristen da. Hortik apur bat beherantz egiten (1.004 m) Erloko gurutzera jaisten da (1.022 m), eta apur bat aurrerago tontorra bera.

1280px-Erlo_mendia_Zestoako_Lasaotik

 

Gure bidea

 

Sondika mendian erlo mendia

Lea errekatik. Gizaburuaga-Aulestia. Martxoak 11.

GR-38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea

P1040002_redimensionar

Lea errekatik. Gizaburuagatik Aulestiara-Munitibar

Igande honetako irteeran antzinako ibilbide baten zatitxo bat egingo dugu. Lea errekatik doana, Munitibarretik Aulestiara. Ibilbide hau gr-38 (166km) bideko zati bat da. Bide hau Oiongo mahasti-lurraldeetatik Bermeoko mendateraino heltzen da. GR-38k Euskadi hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko aukera ematen du, era askotako paisaia liluragarriak gurutzatuta. Ibilbide osoan zehar, gainera, gure arbasoen historia ezagutzeko parada izango dugu. Lehenago, mandazainek erabilia zuten batetik bestera produktuak garraiatzeko. Mandazainak Bermeoko, Ondarroako eta Lekeitioko portuetatik abiatzen ziren, mandoak arrain freskoz eta gatzetan jarritako arrainez zamatuak zihoazela. Itzulbidean, berriz, gurdiak gariz, gatzez, ozpinez eta ardoz ekartzen zituzten.

20150501Beltri069

Turismorako eta kulturarako baliatu den ibilbide honek, beraz, garai bateko ospea berreskuratu du, gure mende honetako ibiltari berriei esker. Guztira, 166 km dira. Ibilbidea Oionetik abiatu eta Biasterirantz doa, mahasti zabal amaigabeen artean. Behin Toloño Mendiko erliebeak gainditua sartzen da Arabako Lautadan. Uribarri Ganboako urtegiaren paretik doa eta, ondotik, garai bateko “vasco-navarro” trenbidearen ibilbideari jarraitzen zaio. Legutio gurutzatu ondoren, Arabari agur esan, eta Otxandiok Bizkaiko ongietorria emango digu. Urkiolako inguru ikusgarrian gora egin ondoren, ibilbidea Durangoraino jaisten da, eta handik Oizko erliebeetaraino igoko gaitu. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurrak zeharkatuta, bideak Bermeo herriraino gerturatuko gaitu eta herri hori gure bidaiaren helmuga izango da.

Ondarroako eta Lekeitioko portuek ere merkataritza-ibilbideak egin zituzten eta, XV. mendetik XVIII. mendera arte, barnealdeko lurraldeekin harremanetan aritu ziren. Bi bideak Santutxun elkartzen ziren; handik, Oiz mendiko oinetara joan eta Bermeotik zetorren ibilbidearekin bat egiten zuten.
Hementxe egingo dugun ibilbidea

IMG-20180304-WA0012

Sondika mendian Lea erreka

Punta Lucero – Zierbena. Urtarrilak 14.

 

Argizagi_tontorra (1)

Igande honetan, urte berriari ongi etorria emateko eta eguraldi txarrari agur esateko, urtarrilaren 14an, Zierbena herrira joango gara, Punta Lucero menditxoa ezagutzera. Punta Lucero txikia bada ere (302 m.), bere kokapenari esker, badu zer kontatu eta zer erakutsi. Itsasertza ikusteaz gain, gerrako bunkerrak eta kanoiak ikusteko aukera izango dugu. Linterna bat eskuan hartuta, nahi duenak bertan sartzeko aukera izango du. Ibilbidearen zailtasun teknikoa tartekoa da. Guztira 11 Km egingo ditugu.

 

Sondika mendian Punta Lucero Eguraldiaren arabera puntu batetik edo bestetik aterako gara, baina hauxe da ibilbidea:

 

https://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=19159834&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=SPowered by Wikiloc

Orixol mendia, Aramaio. Abenduak 3.

Orixol

Orixol, Orisol edo Oriol  (1128m) mendia Arangioko mendilerroan kokatzen den mendien artean garaiena da eta auzokide ditu Anboto eta Udalatx mendiak. Aramaio herriko lurretan den mendia Arabako euskararen gotorlekua izan da mendetan, orografiari esker. Kondairek diote euren kobazuloetan hainbat altxor gordetzen direla eta kontu mitologikoen sorrera ere bada.

Igoera Krutxetako portutik hasiko dugu eta Arrazolara helduko gara, Anbotoren magalera. Guztira 14 Km egingo ditugu eta 4h 30min. arituko gara ibilian.  Ibilbidea zaila ez bada ere, gutxieneko indarra eskatzen du mendi honek. Saria, hala ere, ederra izango da, Araba eta Bizkaia ikusteko auekra izango dugulako.

Sondika mendian Orixol

https://eu.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=17074618&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=SPowered by Wikiloc

 

 

 

Kalamua mendia, Eibar. Azaroak 5.

kalamuaargazkia

Bizkaiko eta Gipuzkoako mugaren artean, Pareko Urko mendiarekin batera, Deba ibaiaren behe-ibilgua menperatzen duen mendigunea osatzen du Kalamuako gailurrak. Ekialdetik, Ermua eta Eibarko udalerri populatutetatik igarotzen den baita Ego ibaia ere luzatzen da.

 

Gure ibilbidea Ixuako mendatetik irteten da. Hemendik baita Garagoitiko (701 m.) gailurra zapaldu arte eramango gaituen markatutako bide bat ateratzen da. Gailur honetaik Kalamuako Lautada (676 m.) deritzon laugunera jaitsiko gara. Paraje honek Garagoiti eta Kalamua bera bereitzen dituen inguru belartsua da, eta bertatik, azken igoera erraz batean, eguneko gailurra zapalduko dugu.

 

Kalamua nahiko isolaturik altxatzen da altuagoak diren mendiak ez dauden paraje batean. Gailurretik eta norabide guztietan sekulako ikuspegiekin gozatuko dugu: hegoaldean Durangaldeko mendiak eta ekiladean Erloko maendiguneak bereizten dira. Egun argitan, baita zapalda eta Menako mendiak Burgosen ere bereizten dira.

Sondika mendian Kalamua

Kalamuaibilbidea

https://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=6561643&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=SPowered by Wikiloc

Butroi-Plentzia. Urriak 1.

Ikasturte berriari hasiera emateko, oraindik eguraldi ona lagun dugula eta ume txikiengan pentsatuz, irteera erraza egin dugu: Butroiko gaztelutik Plentziarako bidea egingo dugu. GR-280 izeneko ibilbidearen zati bat.

Plentzia-aérea

Butroiko gaztelutik atera eta izen bereko ibaia zeharkatuz, Plentziako itsasadarrera helduko gara, Plentziako alde zaharrean sartuko gara eta hondartzan amaituko dugu. Han gure seme-alabekin hamaiketakoa eta tarte atsegin bat pasatzeko asmoz.

Castillo_de_Butrón

Butroiko gaztelua, Jatorrizko dorre-etxea Butroeko leinuaren oinetxea izan zen. XIII. mendearen erdialdean eraiki zuten eta handik oso laster, hurrengo mendearen erdialdean, Butroeko V. Jaunak gaztelu bihurtu zuen.

XVI. mendean hasi eta hirurehun urte baino gehiagotan Bizkaiko historia bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldi etengabe eta odoltsuetan ehundu zen, Butroeko gaztelua ardatz zela.

Bandoen arteko borrokak amaiturik, XVI. mendearen hasieran gaztelua bertan behera utzizuten eta hondatuz joan zen harik eta XIX. mendearen azkenean zaharberritu zuten arte, gaur duen itxura emanez.

Hementxe duzuen ibilbidea Mungiatik irtenda.

https://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=1427742&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=S

Powered by Wikiloc
Sondika mendian Butroi.jpg

 

Oiz mendia. Maiatzaren 21ean.

Oiz mendia

Oiz mendia (1026), herriak «Bizkaiko begiratokia» izenarekin ezagutzen dena, Bizkaiko tontor mitikoa da. Oiz eta Zengotitagane gailurrek gailurtza luzea osatzen dute, zeinen urak hiru arrotara doazen:Ibaizabal, Artibai eta Deba.

Oiz, beste edozein gauzaren gainetik, paisaia da. Kokagune pribilegioduna eta bere altueraren ondorioz, tontorretik, batzuen esanetan » bukaerarik ez duen» espazioa kontrolatu daiteke. Tontorrean komunikazio dorre handi bat nabarmentzeaz gain gaur egun ugaritzen ari diren dorre eoliko ilarak ikusiko ditugu.

Oizko gailurtza Bizkaia eta Euskal Herriko historian tokirik enblematikoenetakoa da, hainbat trikuharri ikus daitezke. Baina Oiz ezaguna izateko arrazoi nagusienetakoa Bizkaiko «Mendi bozinero», deiadar mendia ,tituluaren jabe izatea da. Gernikako Batzarretarako deialdiak egiten ziren mendien artean aurkitzen da. Batzar horietako deialdiak sute eta adar-tutuen hotsaren bitartez egiten ziren.

Oiz mito eta kondaira ere bada; bertan Mari, «Anbotoko Dama», bizi da. Tradizioak dioenez, zazpi urtetik behin, Mari Anbototik Oizera lekualdatzen da. Kokapenaren arabera, eguraldi ona edo txarra eta uztak anitzak edo eskasak izango dira.

 

Egingo dugun bidea, hementxe ikusgai.

Sondika mendian Oiz mendia Kartela.jpg

 

 

TXORIERRIRI BIRA AZKEN ETAPA

Datorren Apirilaren 8an mendi buelta berezia izango dugu. Txorierriko Berbalagun taldeak eskualdeko beste mendi taldeekin batera euskara eta mendia lotzera goaz. Egun osoko 48 Kmko ibilbide honetan Sondikamendianekook azken etapa egingo dugu Lauroetako San Miguel eliza eta Derioko Baserri Antzokia lotzen dituena.

Irteera arratsaldez izango da eta oraingoan bi modu izango dituzue parte hartzeko:

  1. Azken 7 kilometroko etapa egin nahi duenak, beti bezala izena emango du, datuak bete eta diru kopuruarekin batera IGEko postontzietan utziz eta autobusez datorrela adieraziz. Arratsaldeko 5etan autobusa aterako da eskolako aparkalekutik, 17.30etan hasteko. Kontuan hartu, oraingoan bueltarako autobusa ez dagoela, trenez itzuli baitaiteke.
  1. Sondikatik oinez atera nahi duenak, autobusa hartu barik, izena eman dezake, baina ez du dirurik ordaindu behar. Beraz, datuak bete eta eta IGEko postontzian utzi, oinez zatoztela adieraziz. Ibilbidea arratsaldeko 15.30ean aterako da eskolako aparkalekutik eta Lauroko San Miguel elizaraino oinez joango zarete, 17.30eko etaparekin bat egiteko.

Izena emateko apirilak 5 azken eguna da. Azkenik gogoratu euskaraz egiteko mendi martxa dela eta helburua dela dakigun euskara erabiltzea, gutxi ala asko. Gogoa da benetan inporta duena duena! Ez lotsatu eta animatu!

Norbait bere kabuz ibilbide osoa egitera animatzen bada hemen duzue informazioa

Ibilbidea hemen da

Sondika mendian Txorierriri bira Kartela.jpg

Txorierriri bira 2017

Txorierriko berbalaguna taldeak, eskualdeko mendi taldeen laguntzarekin  “Txorierriri bira, oinez”, 48km-ko mendi ibilaldia antolatu du. Apirilaren 8an izango da, egun osoa iraungo duena eta bertan EUSKARA eta mendia lotu nahi dugu.  Ibilbidea ikusteko sakatu hemen.

Bigarren edizio honetan ibilbide osoa (48Km) Derioko Baserri Antzokian (BAN) hasiko da, 8:00etan, eta Gailur, Arroeta, Untza eta Sondika mendien inguruan izango da

Zirkuitu osoa egin nahi ez dutenek ibilbide laburragoak ere izango dituzte. Izen ematea zabalik dago.

Zatikako ibilbideak: norbere indarra neurtuta, 7 eta 15 km arteko lau ibilaldi bereizi ditugu. Beraz, Baserri Antzokian ez ezik, eskualdeko beste puntu askotan has daiteke.

Izena emateko 635.75.3595 telefono zenbakira deitu edo txorierri.berbalaguna@gmail.com helbidera emaila bidaliz egin daiteke.

2€ izango dira eta edaria eta fruta izango da ibilbidean zehar.

Amaieran afaria izango da Baserri Antzokiko txokoan nahi duenarentzat:

Entsalada, gisaua eta postrea 15€

TxoriBira